XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) uste du, bistan da, ezkerreko hegalak gertaeraz egiten zuen interpretazio hau burugabea zela, eta anarkisten gaitasunik eza edo traizioa zirela estuasunen arrazoiak:

Katalunian, CNTren lantegi-komiteek atzeratu egiten zuten gerra-produkzioa, argudiatuz ezen gobernuak lehengaiez gabetzen zituela, eta burjeseriaren alde jokatzen zuela.

Egia esan, klase ertainaren eraso baten pean hasi ziren baretzen haize iraultzaileak Katalunian, Alderdi Komunista gidari zuela, eta ez gizarte modernoaren konplexutasuna ez ezagutzearren.

Eta nahikoa egia da, halaber, komunistek dominatutako gobernu zentrala arrakastaz saiatu zela industria eta nekazaritza eragozten eta merkataritzaren kolektibizazioa nahaspilatzen.

Aipatu ditut kontrairaultzaren lehen etapak.

Ikerketa sakonago batek, bai Jackson-ek aipatzen dituen iturrienak eta bai beste batzurenak, frogatzen du ezen anarkisten salaketak ez zirela funtsgabeak, Jackson-ek aditzera ematen duen bezala.

Bolloten-ek froga ugari aipatzen ditu bere konklusioen berme, izan ere:

Landan komunistek jabe txiki eta ertainen, eta nekazari maizterren defentsa ausartari ekin zioten, soldatapeko nekazarien kolektibizazio-bultzadaren kontra; nekazal sindikatuen politikaren kontra, honek galerazi egiten bait zion nekazariari bere eskuz lan zezakeena baino lur gehiago edukitzea; eta komite iraultzaileen praktiken kontra, uztak bahitu, merkataritza partikularrari oztopoak jarri eta nekazari maizterrei errentak kobratzen bait zieten.

Gobernuaren politika argi adierazi zuen Nekazaritzako ministro komunistak: nekazari txikiaren jabegoa sakratua dela diogu, (...).